Sant Pau Ospitalea ezaguna izan arren, benetako izena da Santa Creu i San Pau (Santa Gurutze eta San Paulo) Ospitalea. Esparru hori Kataluniako modernismoaren obra nagusietako bat da. 1997an UNESCOk gizon-emakume guztien ondare izendatu zuen, eta iaz ateak zabaldu zizkien bisitariei zaharberritu ondoren.
HASTAPENAK
Antzinako ospitaleko gela |
Bartzelonako Ehunen Kontseiluak (garai bateko Udala) eta Katedraleko Kapituluak sortu zuten Santa Creu Ospitalea 1401 urtean, osasun-proiektu soziala burutzeko.
Ospitale hori (orain Kataluniako Liburutegia) jardunean izan zen XX. mende hasiera arte. Orduan, 1902 urtean, eta Pau Gil bankariaren jaraunspenari esker, ospitale berri baten eraikuntza-lanak hasi ziren. Ospitale hori, artean obretan, 1930ean inauguratu zuten Santa Creu i San Pau Ospitale izenarekin.
ERAIKINAK
Proiektua |
Modernismoaren arkitekto ospetsuenetako batek, Lluís Domenech i Montaner-ek egin zuen proiektua, eta hiri gisa planifikatu zuen. Nahiz eta hasierako proiektuan 48 pabiloi izan, azkenean 27 bakarrik egin ziren, eta haietako 16 soilik dira modernistak. Domenech i Montaner hil zenean, semeak, Pere Montaner i Roura-k jarraitu zituen obrak.
Ospitale-barrutia Bartzelonako Zabaltzearen bederatzi etxadi bezain handia da. Zenbait medikuntza-espezialitateri zuzenduta zeuden pabiloiak eraiki zituzten han. Pabilioi batetik bestera joateko eta instalazioak eta zerbitzuak eramateko, kilometro bateko lurpeko pasabideak daude.
ESPARRUA
Esparruaren maketa |
Multzo arkitektonikoaren oinplanoa bi ardatzetan taxutzen da, HI eta EM koordenadetatik gurutzea osatzen du. Simetria da ezaugarri azpimagarriena. Pabiloiak sakabanatua daude bi ardatzetan zehar. Kale nagusiak 500 metro luze eta 50 metro zabal dira, eta bigarren mailako kaleak, bere aldetik, 300 x 30.
Pabiloi bat |
Pabiloi bakoitzak bi lorategi zituen. Lorategiaren eginkizuna ez zen apaingarria bakarrik. Landareek eta zuhaitzek airea arazten dute, eta bakterioak, hutsa eta gas toxikoak xurgatzen dituzte. Horrela, indigaztainondoak, ezkiak, laranjondoak eta zuhaitz hostogalkorrak landatu zituzten neguan berotzeko eta udan itzal egiteko. Zuhaitzez gain ikus ditzakegu sendatzearekin lotutako usain-belar eta sendabelar asko parterretan.
MATERIALAK
Marmola, zeramika, beira eta buedinaren lagin bat |
Erabilitako materialak izan ziren onenak, iraunkorrenak eta egokienak ospitale baten eginkizunetarako: adreilu gorria, harria, zeramika, mosaiko zeramikoa, egurra, marmola, beira metala eta burdina. Eraikin guztiak adreiluzkoak dira.
Estalkiak zenbait koloretako teila arabiarrez gaineztatuta daude, baita kupulak ere. Horrek guztiak edertasun handia ematen dio eraikin-multzoari.
GAUR EGUN
Gaur egun Sant Pau Ospitalea jakintza-gune bihurtu da. Osasun-eremuan, iraunkortasunean eta hezkuntzan lan egiten duten zenbait erakunde han kokatu dira. Halaber, Ospitalearen Artxibo Historikoari bultzada handia ematen zaio. Horretaz gain, Ospitaleak bisita-programa ere badauka eraikin horiek guziak ezagutarazteko.
Askoz gauza gehiago azal nitzake monumentu honi buruz, baina hobe litzateke joatea eta ikustea.
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada