Ibilbidearen mapa |
Bidean monasterioak ezagutzeaz gain, zenbait herri eta paraje natural bisita daitezke. Gainera, bertako historia, gastronomia, eskulangintza etab. ezagutu ahalko duzue.
Gauza horiez guztiez gozatzeko hiru etapatan egingo dugu bidaiatxoa, autoz, bizikletaz edo oinez zeren oso ondo seinaleztaturik dago. Eta zirkularra denez, edozein monasteriotatik has gaitezke. Ni Vallbonatik hasiko naiz, eta etapaz etapa egingo dut.
SANTA MARIA DE VALLBONA
Vallbonako ikuspegi orokorra |
Monasterio hau XII. Mendearen hasieran sortu zen, eta Kataluniako emakumezkoen monasterio zistertar inportanteena da. Historian zehar nobleziako emakume askok bete zuten abadesa kargua
XIV. mendean goreneko unea izan zuten, baina XV. Menditik aurrera hasi zen monasterioaren gainbehera. XIX. mendean, Mendizabal-en desamortizazioagatik, komunitatea joan egin zen, baina sei hilabeteren buruan mojak bueltatu egin ziren.
Espainiako gerra zibileko garaian komunitatea joan egin zen berriro, eta eraikinek hondatze handiak jasan zituzten. 1986 eta 1997 urteetan zaharberritu zuten, eta gaur egun zenobio-bizitzak jarraitzen du.
Elizaren nabea |
Klaustroa |
Tallat menditik panoramika |
Lehenengo, herria bisitatzea. Zenobioaren inguruan sortu zen herria eta Erdi Aroko egiturari eusten dio.
Gero ibiltzea gustatzen bazaizue, txango polita egin daiteke Tallat mendira. Bide zirkularra da, 16 Km inguru ditu eta 804 mko altuera. Hala ere, 420 m bakarrik igo behar dira.
Zer gehiago?
Vallbona inguruan zenbait herri daude eta haietan produktu bereziak egiten dira. Verdúko zeramika beltza famatua da, eta han Jostailu eta Automaten Museoa dago, oso polita eta interesgarria; Agramunt-en bertako turroiak eta txokolatea;
Verdú |
Gimeràko kale bat |
Hurrengo etapa: Vallbona de les Monges – Santes Creus 45,3 Km.
Eta orain, eskema txikia bidea argitzeko.
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada