2014/06/17

PAU CASALS

class="separator" style="clear: both; text-align: center;">
Pau Casals (El Vendrell, Tarragona 1876 - S.Juan de Puerto Rico 1973)
 Pau Casals XX. mendeko biolontxelo-jole talentudunenetako bat izan zen. Bere garaiko interpretatzaile eta orkestra zuzendaririk hoberentzat hartua izan da, eta oraindik erreferentziako musika-ikono izaten jarraitzen du.

Txikitatik musika ikasten hasi zen aitarekin: pianoa, flauta eta biolina. Hala ere, laster biolontxeloa ikastea erabaki zuen. Bartzelonako Udaleko Musika Eskolan graduatu zen 1893 urtean. Gero Madrilera eta Parisera joan zen musikaz ezaguerak zabaltzeko. Hogeita hiru urterekin nazioarteko ibilbidean hasi zen, eta munduko auditorio onenetan lan egin zuen. Biolontxelo-joile gisa aldaketa berritzaileak ematen zizkien instrumentu honen emanaldiei. Zuzendari eta irakasle gisa, sakontasun adierazgarriaren eta musika-mamiaren bila aritu zen beti.


Casals zuzendaria

Gerra zibilaren amaierak erbesteratzera behartu zuen, lehenik Prada de Conflent-era (Frantzia) eta, gero, S.Juan de Puerto Rico-ra. Frantzian garai oso emankorra izan zuen musika arloan, eta musika lantzeaz gain kontzentrazio-esparruetan zeuden katalan eta espainiar asko lagundu zituen.


Bigarren Mundu-gerraren bukaeran kontzertu bat eman zuen Londresen. Handik itxaropen mezua bidali zien Kataluniakoei eta “El cant dels ocells” (Txorien kanta) jo zuen. Baina gauzak ez ziren Casals-ek espero zuen bezala gertatu; horregatik, Francoren erregimenaren aurrean herri irabazleen gelditasuna ikusita, jendaurrean jotzeari uztea erabaki zuen protesta moduan. Bost urteren buruan Lehen Bach Jaialdia zela eta, berriz jo zuen Pradan. Hortik aurrera jaialdia egin zuten urtero Pradan. Han munduko musikari onenak biltzen ziren.

Casals biolontxelo-jolea


1957 urtean Puerto Rico-ra joan zen bizitzera nahiz eta 1966an arte sarritan Europara itzultzen zen jaialdietan parte hartzeko edo eskola emateko. Urte horietan zehar  “master class” ugari eman zituen Suitzan, eta AEBetan; halaber, Nazio Batuen egoitzan eman zituen kontzertuak eta Etxe Zurikoa ere oso inportanteak izan ziren.


Betidanik Pau Casalek bakearen, justiziaren eta askatasunaren alde lan egin zuen. Hasieratik errefusatu zuen printzipio demokratikoak errespetatu ez ziren herrietan jotzea. Azken urteetan gerra guztien eta arma nuklearren erabileraren kontra manifestatu zen, Jarrera horien ondorioz J.F.Kennedy-k Askatasun Domina eman zion 1963 urtean eta Nazio Batuen Erakundeak Bakearena 1971n.


1973 urtean hil zen Puerto Ricon. Sei urte geroago, demokraziaren etorrerarekin, Vendrellera aldatu zituzten bere gorpuzkiak eta han lurperatuta daude Vendrelleko  hilerrian.


Hemen dituzue bi bideo. 1971n  NBEn emandako hitzaldiaren zati bat da bata eta bestea Txorien kantaren interpretazioa.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada