2014/01/17

EGUBERRIETAKO TRADIZIOAK

          Nahiz eta Eguberrietako jaiak bukatu diren,  Kataluniako tradizio batzuk azalduko ditut.

          Aspaldi Katalunian ez zegoen Gabon-gaua ospatzeko ohiturarik, ez behintzat, jende arruntaren artean. Orduan ohitura zen Oilar-mezara joatea eta kito. Hala ere, Espainiako immigrazioaren ondorioz, pixkanaka, Gabon gaueko afaria zabaltzen hasi zen, eta orain etxe guztietan gau hori ere ospatzen da. Horrekin batera Kataluniako ohiturak hartu zituzten etorri berriek eta, orain, familia guztiek, katalanek nahiz jatorri katalaneko ez direnek Tió-a jartzen zuten etxean.

 
          Baina, zer da Tió-a? Tió-a enborra da, enbor magikoa. Eguberriak baino egun batzuk lehenago Tió-a sartzen da etxean eta jangelan edo egongelan kokatzen da estalki batekin goxo-goxo. Orduan etxeko umeek janaria ematen diote gero ondo kaka egin dezan. Zer janari-mota ematen diote? Laranjak, mandarinak, galletak, …
          Eta, azkenean Gabon-gaua edo Eguberri eguna iristen da. Familia osoa Tió-aren inguruan dela, umeek, makila bat eskuetan dutela, Tio-a jo egiten dute, kanta bat abesten duten bitartean. Hona hemen kantaren lagin bat, nahiz eta bertsio asko egon:

Kaka egin Tió
Kaka egin ezazu turroia
Bestela makila-kolpe bat
Emango dizut.

          Abestia bukatzean estalkia altxatzen da, eta, hau ustekabea! Tió-ak opariak kaka egin ditu. Lehenago jostailu txikiak edo galtzerdiak, lepokoak, fruituak, … eta turroiak ziren opariak, baina orain edozein gauza aurki daiteke  estalkiaren azpian. Hain zuzen ere, turroiak azaltzen direnean bukatzen da erritua.
 
 
          Eguberri eguna familia-eguna da. Oro har familia osoa elkartzen da, eta bazkari berezia egiten du. Menu tradizionala oso ugaria da: zopa; eltzekoa; oilarra beteta aran pasekin, pinoiekin, arbeletxeko-orejoiekin eta xehatutako txerrikiarekin; eta postrerako fruta, turroiak, polboroiak eta barkilloak. Ez dago gaizki, ezta?
 

          Biharamuna ere, San Esteban, jai eguna da Katalunian, eta Eguberri-eguneko bazkarian parte hartu ez duten  familiako batzuk elkartzen dira egun horretan.

          Abenduaren hogeita hamaikan umeak Sudurdun  Gizonaren bila doaz kaleetan zehar. Zer da Sudurdun Gizona? Txantxa da. Tradizioak esaten du urteak dauzkan egunak adina sudurrak dituen gizona dela, eta umeek uste dute gizon horrek 365 sudur dituela. Orduan, non dago tranpa?
Abenduaren azken egunean urteak egun bat bakarrik du, horregatik guztiok Sudurdun Gizonak gara.

          Errege-eguna iritsi gara. Bezperan Erregeak herri guztietara heltzen dira, eta ohitura da umeak kabalkadara faroltxoak hartuta joatea erregeen bidea argitzeko.

          Betidanik etxean jaiotza jartzeko ohitura dugu, eta abendualdian zehar erakusketa asko antolatzen dira gai horri buruz. Halaber, XX. mendearen erdialdera modu berria sortu zen jaiotza antzezteko: jaoitza bizidunak dira.

          Ohitura hori oso zabalduta dago Katalunian eta herri asko dira antolatzen dutenak probintzia guztien sakabanatuak. Zaharrena Castell d’Aro-koa da, 1959 urtean hasi baitzen Gironako probintzian, eta famatuena Corbera de Llobregat-ekoa da, Bartzelonako probintzian dago.
          Normalean jaiotza horiek mendian, basoan edo herriko alde zaharrean zehar kokatzen dira, beti leku berezietan, eta herriko jende askok hartzen dute parte. Oso ohitura polita da, benetan!


          Oro har horiek dira gure eguberrietako ohitura batzuk. Hala ere, nire herrian, Centelles-en festa berezia egiten dugu abenduaren hogeita hamarrean. Festa hori Pinuaren festa da, eta gure patroiaren ohoretan ospatzen dugu. Azaltzeko zaila eta luzea denez, bideoa eransten dut zuek ikusteko.
 

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada