2013/12/01

CENTELLESEN BIZI NAIZ

Centelles goitik begiratuta
          Orain arte gauza asko kontatu dut Kataluniaz, baina ez dut nire herriaz, Centelles, hitz egin. Bada garaia ezagutzera emateko.
Katalunian, Bartzelona probintzian, Osona eskualdean kokatua dago Centelles. Gaur, teknologia berrien garaian, non dagoen zehatz-mehatz jakiteko hor dituzue koordenatu geografikoak: 41º47’58” I, 2º13’18” E.
Portale berria
          Centelles izena 898 urtean dokumentatua agertzen da. XIV. mendean baroi bihurtu zirenean San Martin gazteluko jaunek hartu zuten izen hori. Herria  Santa Coloma elizaren inguruan sortu zen. XV. mendean baroiak gaztelutik herrira joan ziren bizitzera, eta mende bat geroago baroierria  Centelleseko Gazteluaren konderri bilakatu zen. XVI. mendean herri-gunea hiribildu harresitu bihurtu zen, eta Santa Coloma de Centelles izena hartu zuen. Harresian hiru portale zeuden, hiruretatik bat kontserbatu da.


          Garai hartako aztarna batzuk ikus daitezke: aipatutako portalea; XVI. mendeko bi kapera, bata harresitik kanpo eta bestea kale nagusian; kondeen jauregia plaza nagusian eta, oro har, alde zaharreko kale guztietan.



          Denboraren poderioz Centelles nekazari-herria izatetik herri industrial izatera pasatu zen. XIX. mendearen bukaeran trena iritsi zen, eta, harekin batera, industrializazioa. Arlo honetan ehungintza izan zen garrantzitsuena, baina elikagaigintza eta turismoa ere bai.

 
Ildefons Cerdà
Bartzelonako zabaldura


          Centellesen kultura-munduko pertsona ospetsu batzuk jaio zen. Haien artean ezagunena  Ildefons Cerdà da, zeren eta proiektatu eta burutu zuen Bartzelonako zabaldura.

 
          Azken hamarkada hauetan aldaketa handiak bizi izan ditu herriak, bai hirigintza- transformazioan, bai biztanleen kopuruan.
 
          Historiaz aparte, herri lasaia da Centelles;  gainera, bizitzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak daude. Inguruak oso politak dira. Mendia, basoa, landa, iturriak, leku politak joateko, …, denetik dago, denetik itsasoa izan ezik! Aire garbia da, ez dago kutsaturik eta giroa osasuntsua da.
          Hurrengo argazki-muntaian ikus dezakezue nire herria.




Kanpadorretik Centelleseko bista osoa
http://www.parroquiadecentelles.com/vista-360/

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada