2013/06/18

EL CELLER DE CAN ROCA: MUNDUKO JATETXERIK ONENA

          Denbora luzean itxaron ondoren (urtarrilean egin genuen erreserba) joan den astean El Celler de Can Roca jatetxera joan ginen.
          Ezagutzen ez baduzue ere, esan behar dut jatetxe hau Gironan kokatua dagoela, eta jabeak hiru anaia dira: Joan, Josep eta Jordi Roca. Hirurak sutegien artean hazi ziren, baina sukaldaritza gorrotatu ordez, beren amarekin lanean hasi ziren. 1986 urtean ireki zuten lehenengo Celler de Can Roca. Jatetxe hura gurasoenaren ondoan zegoen, eta 2007 urtean gaur egungo kokalekura joan ziren.
          Nahiz eta gurasoen jatetxean hasi, hirurek Gironako Sukaldaritza eta Turismo Eskolan ikasi zuten. Handik aurrera inoiz ez diote ikasteari utzi beren lana hobetzeko. 1995 urtean lehenengo Michelin izarra irabazi zuten; 2002an, bigarrena; 2009an, hirugarrena, eta, aurten, maiatzean, El Celler de Can Roca munduko jatetxerik onena izendatu dute.
          Lana oso ondo banatua daukate; hala ere, hiruen artean talde bikaina osatzen dute. Joan, zaharrena, sukaldariburua eta sortzailea da; Josep, erdikoa, somelierra, eta Jordi, gazteena, postreen arduraduna. Sukaldaritza  gazia, likidoa eta goxoa.
          Ezin ditut ez usainak, ez zaporeak, ezta sentsazioak ere deskribatu, horregatik aurkezpen txiki bat prestatu dut.
 


          Izugarrizko esperientzia da jatetxe horretan jatea. Hara joatea, behin besterik ez bada ere, merezi du.



Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada