2013/06/06

RATAFIA

          Ratafia etxeko eta tradiziozko likore famatua da Katalunian. Etxeetan egin da betidanik, nahiz eta destilategi batzuetan ere egin. 
 

 
          Ratafia beratze-prozesu baten bidez lortzen da. Prozesu honekin, landare, espezie, fruitu eta loreen usainak ateratzen dira edari bizian edo alkoholean finkatuz. Ekoizpen metodo hori giro-tenperaturan burutzen da, eta ez du ez hartzidurarik, ez destilaziorik behar.
Intxaurrak

          Baina, zerekin egiten da Ratafia? Intxaur heldugabeak, edari bizia edo alkohola, azukrea, ura eta zenbait landare dira osagaiak. Landareak alda daitezke, baina intxaurrak nahitaezkoak dira. Hiru intxaur edari bizi litroko behar dira; landareei dagokienez laurogei landare mota desberdin erabil ditzakegu.
Landareak
Zerrenda oso luzea da, baina  haien artean ezagunenak dira: menda, salbia, ezkaia, basilikoa, izpilikua, erramua, oreganoa, iltzea, limoiaren eta laranjaren azala, garraiska, ezki-lorea, belar bedeinkatuaren sustraia, Santiago belarra, eta abar, eta abar. Horregatik ez daude bi ratafia zapore berarekin, ekoizle bakoitzak errezeta sekretua dauka eta.
          Ratafia egiteko ohitura oso zabalduta dago Katalunian, horregatik, urtero herri askok ratafia-feriak eta -lehiaketak antolatzen dituzte ratafia egiten dutenen artean.
 
Lehiaketan parte hartzaileak
Itzalpean
          San Joan egunaren inguruan intxaurrak eta belarrak biltzen dira. Bildu eta gero egun gutxi batzuetan itxaron behar da lehortzeko. Lehortu ondoren osagai guztiak, ondo xehatuta, alkoholetan berotzen jartzen dira beirazko bonbilletan, eta itzalpean utzi behar dira berrogei egunetan zehar.  Abuztuaren erdialdera likidoa iragazten da, eta alkohola, ura eta azukrea gehitzen dizkiote. Bi hilabete geroago prozesua bukatuta egongo da. Likidoaren karamelu-kolore ilun eta distiratsuak esango digu likorea prest dagoela botilaratzeko eta edateko.
 
Centelleseko Ratafia
 Emaitza 23 -32 graduko edari goxoa da. Hartu ohi da otorduen ondoren digestioari laguntzeko, baita aperitibo edo gaueko kopa bezala ere.
          Betidanik  Ratafia izan da postreen lagun ona, batez ere gailetena, opilena eta zenbait pastelena, baina gaur egun izozkiekin, flanekin eta gaztanberarekin hartzen da, eta sukaldaritza berriaren errezeta asko hartzen du parte.
 
 Hona errezeta bat:
 
 
Sagar- eta ratafia-opil
           Osagaiak
          4 arrautza, 300 g. azukre, 300 g. irina, 5 cl. esne, 5 cl. olio, edalontzi txiki bat ratafia, sagar bat, zorro bat Royal legamia .
          Nola egin
          Sagar-orriak mozten dira eta beratzen jartzen dira ratafiatan.
          Gorringoak irinaren hiru laurdenekin irabiatu ore harro eta fina lortu arte. Jarraian esnea, olioa eta ratafia erantsi, eta, poliki-poliki, gainerako irina legamiarekin nahastuta.
          Zuringoak elur-punturaino irabiatu gainerako azukrearekin eta aurreko orearekin nahastu. Labearen erretiluan jarri orea eta jarri gainean sagar-orriak ondo xukatuak.
           Labea berotu 200º arte eta sartu erretilua. Orduan labearen tenperatura jaitsi 170º arte  eta labean erretilua  hiru ordu laurden – ordu batez utzi gutxi gorabehera.
         
 
On egin !!!


Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada