XVI.- XVII mendeen artean Kataluniako noblezia bi
bandotan banatuta zegoen: Nyerro-ak eta Cadell-ak. Dirudienez, lehenengoko kide
zirenek jaunen eskubideak defendatzen
zituzten; bigarrenekoek, berriz, baserrikoenak eta hiritarrenak. Bi bandoen
arteko tentsioak nabarmenak ziren gizartearen maila guztietan, (instituzioen barruan nahiz herri xehearen artean)
eta bidelapurren artean zabaldu zen.
Baina bidelapurrak ez ziren lapur huts-hutsak. Batzuetan nobleak
ziren jendeari ordaintzen ziotenak bere etsaien kontra borrokatzeko; beste
batzuetan pobretu zen nobleak berak aukeratzen zuen bizimodu hori. Dena den ,
sarritan, zaila da esatea zein diren bidelapurren benetako arrazoiak .
Garai hartan bidelapur asko egon ziren Katalunian, baina,
agian, Perot Rocaguinarda eta Joan Sala -“Serrallonga” ezizenez- dira
ezagunenak. Biak garaikide ziren, nahiz eta beren jatorriak desberdinak izan
ziren.
Perot Rocaguinarda |
Rocaguinarda Baserria |
Perot Rocaguinarda (Oristà, 1582 - Napoli 1635?)
Rocaguinarda Baserrian jaio zen. Bere familia aberatsa zen, baina bera
oinordekoa ez zenez, Vic-era joan behar izan zuen lanbide bat ikastera. Han
Viceko nyerrosen buruaren osteetan sartu zen. Berehala bidelapurren bizimoduari
ekin zion,, eta bidelapurraren buru-gorena bihurtu zen 1611 urtera arte.
Estratega ona zen, abila, ausarta eta agintzeko dohain bikainak zituena.
Garaiko aginpideak eta soldaduak haren beldur ziren; bere etsaiek gorrotatzen
zuten; hala ere, herriak asko maite zuen. Erregeorde guztiek jazarri zuten,
baina ihes egitea lortu zuen, beti. 1611 urtean, 29 urterekin, erregearen barkamena
heldu zitzaion, eta hispaniako tertzioen kapitain gisa Napolira abiatu zen.
La Sala Baserria |
Joan Sala "Serrallonga" |
Joan Sala i Ferrer (Viladrau 1595 (Osona) – Bartzelona 1634)
Viladrauko La Sala Baserrian jaio zen. Bederatzi anai-arreben artean bosgarrena
zen, eta guztien artean lau bidelapur ziren. Serrallonga Baserriko alaba
nagusiarekin ezkondu zen, eta hortik datorkio Serrallonga goitizena. Hastapenean bere anaiekin eta Viladrauko
beste lapur batzuekin lapurreta txikietan hartu zuten parte, baina 1622 urtean
salatu zuten, eta atxilotzeko zorian egon zirela bere salataria hil egin zuen.
Horren ondorioz legez kanpo bizitzen hasi zen. Herriaren ezaguera handiari
esker jazarpen guztietatik hanka egin zuen. Nahiz eta Serrallonga nyerrotarren
herriko koadrilan ibili, ezin da esan mandil politikoa izan zenik. Hala ere,
sarritan, Nyerroen agintariak beren etsaien kontra borrokatzeko hartaz
baliatzen ziren. 1633ko urriaren 31n atxilotu zuten eta Bartzelonara eraman
zuten. Han 1634ko urtarrilaren 8an epaiketa krudela eta tortura asko egin
ondoren, jende aurrean hil zuten.
Gaztelako literaturaren Urrezko Mendean zehar idazle
askok jarri zuten begia garaiko Kataluniako bidelapurretan, eta Rocaguinarda,
Serrallonga eta beste bidelapurren buru batzuk mitifikatu egin zituzten. Idazle
hauen arabera pertsonai erromantikoak eta zuzenak ziren , horregatik Miguel de
Cervantes, Tirso de Molina, Lope de Vega eta beste batzuk bidelapurrez idatzi zuten.
Hain zuzen ere Quijote-ren bigarren partean, LXI kapituluan, Rocaguinarda
azaltzen da Roque Guinart izenarekin.
Mende batzuk geroago, Kataluniako literatura
erromantikoak berreskuratu zituen bidelapurrak
gerrillariak eta heroi aberkoi gisa azalduz, batez ere Serrallonga.
Serrallonga ere, olerkarien etorri-iturria izan da, Joan Maragall-ena adibidez;
artikulu-idazlearena eta, gaur egun, Els Joglars-en antzerkiko muntaia “Alias
Serrallonga” (1974) eta pantailan
“Serrallonga” filma eta telesail laburra (2009).
Filmaren irudia |
Antzerki-lanaren iragarkia |
Eta bukatzeko abesti bat. "Esquirols" taldeak abesten du kanta hori. Kataluniako musika taldea "Esquirols" (Urtxintxak) 1968 urtean sortu zen Esquirol-en (Osona) eta 1986 urtean desegin zen. Bere abestiak satirikoak eta konprometituak ziren. "Torna. torna Serrallonga" abestia 1980 urtean argitaratu zuen, eta, honetan, Serrallongari eskatzen diote itzultzeko arazo moderno batzuk konpontzeko.
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada