2013/05/23

MONTSENY-EN ZEHAR


Montsenyeko panoramika
         Egun euritsu askoren ondoren, atzo egun ederra argitu zuen, eta senarra eta biok erabaki genuen Montsenyera joatea ibiltzera. Montseny gune menditsua da, eta duela mende bat baino gehiagotik herriaren estimazio handia izan du bere paisaia naturalagatik eta aberastasun historikoagatik. Montsenyeko zati handi bat parke naturala eta biosfera-erreserba da.
          Ekialdeko Vallès, La Selva eta Osona arteko eskualdeetan kokatua dago hesi gisa Kataluniako Aurreitsasartzeko Sakonguneen eta Viceko Lautaden artean. 


          Hiru multzo menditsuk itxuratzen dute Montseny: Turó de l’Home (Gizonaren Muinoa, 1706 m.), Les Agudes (Zorrotzak, 1703 m.) eta Matagalls (1697 m.). Hauek dira tontor altuenak, baina askoz gehiago daude, guztira hirurogeita hamar baino gehiago.
 
          Hezetasunaren eta tenperaturaren arteko diferentziek diseinatzen dute Montsenyeko landaretza. Behe aldean mediterraneoko espezieak aurkitzen dira (artadiak, artelatz-basoak eta pinudiak), goraxeago mendi ertain euritsukoak (mendiko artadiak eta hariztiak), 1000 metroz gainetik Erdialdeko Europako tokietakoak (pagadiak eta izeidiak) eta gailurretan sasiak eta belardiak.
 
          Fauna ere oso aberatsa da. 270 bat ornodun aurki daitezke, haietako batzuk Ekialdeko Europakoen eragina dutenak Montsenyeko uhandrea bezala.      
       
           Erreka, putzu eta iturri asko daude, eta horien inguruan ipuin eta elezahar ugari sortu dira: sorginak, lamiak, iratxoak, eta maitagarriak.


         Aspalditik egon da gizakia Montsenyen . Horrela garai guztietako aztarnak aurki daitezke. Gaur egun 19 udalerri daude Montseny inguruan.
          Paisaien aldaerek toki erakargarri bihurtzen dute Montseny eta etorri-iturria izan da artista askorentzat: idazleak, olerkariak, margolariak, musikariak eta zientzialariak, batez ere XIX. mendearen bukaeratik aurrera.

          Azalpenekin bakarrik zaila da egoeraz jabetzea, horregatik argazki asko egin nituen eta gustatzea espero dut. Gustatzen bazaizue, agian, ikustera etorriko zarete.
         
         
 

     Centelles, nire herria, eta atzealdean Montseny.
 
 
          Eta bukatzeko, bideo txiki bat
 
 

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada