2013/03/05

PERPINYÀ

          Pasa den asteburuan Perpinyàra joan nintzen, hots, Frantzian egon nintzen Kataluniatik mugitu gabe. Nola izan daiteke hori?
Ipar Katalunia mapa

          Kataluniak ere, Euskal Herriak bezala, iparralde dauka, Ipar Katalunia (Catalunya Nord) izena du, eta Frantziako lurraldean egon arren, lur katalana da. Ekialdeko Pirinioak departamentuan kokatua da, Languedoc – Roussillon eskualdean. Ipar Katalunia bost eskualdez osatua dago: Rosselló, Vallespir, Conflent, Capcir, Cerdanya Garaia eta Fonolleda. Perpinyà da Ipar Kataluniako hiri burua.
          1659 urtea baino lehen Ipar Kataluniaren historia eta Kataluniako Printzerriarena bat etorri ziren, baina urte haietan Felipe IV.ak (Gaztelako eta Aragoiko erregea) eta Luis XIV.ak Frantziako erregea) Pirinioetako Ituna sinatu zuten. Itun horrekin bukatu zen 30 urteko Gerra. Ordutik aurrera Rosellóko Konderria eta Cerdanyako zati bat Frantziaren mende daude.
Ekialdeko Pirinioetako
Kontseiluaren logotipoa

          Felipe IV.ak ituna negoziatu zuen Kataluniako Gorteei kontsultatu gabe; egia esan, ofizialki ezkutatu zuen 1702  arte. Urteetan zehar jendea eta Kataluniako agintariak konspiratzen ari izan ziren Printzerriarekin berriro elkartu eta zatiketa ez zen burutu 1720 arte. Berehala debekatu zuten katalanez hitz egitea, eta, 300 urte geroago, 2007an, Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Nagusiak katalan hizkuntzaren ofizialtasuna onartu zuen.
          Nahiz eta Perpinyàko kaleen izena katalanaz idatzita egon, Kataluniako senyera eraikin ofizialetan ere egon, eta Ekialdeko Pirinioetako Kontseiluaren logotipoan lau marrak dauden, oso gutxi erabiltzen da katalana; hala ere, ikasgai gisa zentro publikoetan (lehen eta bigarren mailako hezkuntzan eta unibertsitatean) ikasten da. Irakaskuntza katalanez aurkitzeko La Bressolara joan behar da. La Bressola elkarte kulturala da murgilketa linguistikoa bultzatzeko.
           Gaur egun elkarteak 8 ikastetxe dauzka, batez ere Rossellón. Horietako zazpi haur-eskolak eta lehen mailako irakaskuntza-zentroak dira, eta bat bakarrik bigarren mailakoa. Guztira 700 ikasle dira. Oso gutxi, benetan! La Bressolak eta Frantziako beste eskola elebidun batzuek, haien artean Seaska, konfederazioa osatzen dute.

El Castellet
El Castellet dorretik hiri modernoa
           Eskualdeko herri guztietan iragan katalana agerikoa da, baina Perpinyàn da aztarna historiko gehien aurkitzen diren lekua. Ezagunena El Castellet da. Eraikin hori alde zaharra sarrerako atea da, baina garai batzuetan kartzela moduan erabili zen, Orain Kataluniako Arteen eta Herriko Tradizioen Museoa (La Casa Pairal/ Oinetxea) da. Alde zaharreko erdian Lonjaren Plaza dago, eta han daude antzinako Itsasoko Lonja, Udaletxea eta Diputazio Jauregia. Hiria menpe duen muinoan Mallorcako Erregeen Jauregia dago. Baina Perpinyà hiri modernoa ere bada, eta azkenaldian asko handitu da, bai biztanle-kopuruan, bai ekintza ekonomikoetan edo kulturgintzan.
Mallorkako Erregeen jauregia eta
hiri zaharra
          Luzeegia izango litzateke eskualde osoa deskribatzea, horregatik hobe da joan eta ikustea.



Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada