2013/03/17

KATALUNIAKO KOLONIA INDUSTRIALAK

          Instalazio industrial multzo bat etxebizitzekin eta beste zerbitzu batzuekin ziren kolonia industrialak, eta, ehungintzarekin erlazionatuta zeudenez, ehun-koloniak deitzen zitzaien Katalunian.
          Koloniak, oinarrizko zerbitzuz hornitutako benetako herrixkak, herriguneetatik urrun jaio ziren XIX. mendearen bigarren erdian. Ibaien ertzean kokatuak zeuden uraren indarrarekin makinak mugitzeko. Hain zuzen ere, koloniak Ter  eta Llobregat ibaien arroen eta beren ibaiadarren ezaugarrietako bat dira.
          Kokapenari dagokionez, bi garai izan zituen kolonietako ezarpenak, eta aldaketa sakonak (ekonomikoak, teknologikoak eta sozialak) erakusten dituzte biek. Lehenengo garaian (1855 – 1880) lantegiak eta ezinbesteko eraikinek (langileentzako etxebizitzak, okindegia eta gauza gutxi gehiago) osatzen zuten kolonia. Bigarrenean, 1880 urtetik aurrera, kolonia benetako herri industrial bihurtu zen oinarrizko zerbitzu guztiekin: eskola, liburutegia, antzoki txiki bat, dendak, kafe-etxea, kasinoa, ekonomatoa, eliza, eta, handi eta modernoenek, kontsulta eta medikua. 
Liburutegia eta eskola
           Honekin batera etxebizitza mota desberdinak eraiki ziren  estatusaren arabera zuten lantegiaren barruan: langileentzat, zuzendariarentzat eta jabearen dorrea. 
           Langileen etxeak txikiak ziren: bizpahiru gela, jangela, sukaldea eta komunak; hasieran ez zegoen bainugelarik eta dutxa publikoak erabili behar izaten zituzten. Bai zuzendariaren etxea, bai jabearen dorrea besteenetatik bananduta zeuden. Gainera jabearena oso handia eta luxuzkoa izaten zen. Nahiz eta jabea noizean behin bakarrik joaten zen lantegira (normalean Bartzelonan bizi zen), bera eta bere familia udan koloniara joaten ziren oporrak pasatzera.

Langileen etxea eta Jabearen dorrea
          Herri berri horietan bizitza kultural nahiz sozial  bizia garatu izan zen. Mutilentzako eskola maisu laikoaren edo apaizaren eskuetan egoten zen, eta neskentzakoa eta ama-eskola mojenetan. Neskek eta mutilek hezkuntza desberdina jasotzen zuten; lehenengoena etxeko lanetara bideratuta zegoen, eta bigarrenena langile onak izatera. Horregatik gaueko eskolak ematen zituzten ehundurako eta iruteko gaien teoriari buruz; baita mekanika ere mutilentzat; eta neskentzat, mojen egoitza zegoen. 
          Nahiz eta abantaila horiek guztiak egon, koloniako bizitza gogorra zen. Lanaldia luzea zen, astean 66 ordu. Egunero 11 – 12 ordu eta larunbatean ordu batzuk gutxiago, igandea bakarrik zen jaieguna. Norbait lanera berandu iristen bazen, lan okerragoa eman edo lanetik bota zezaketen; horretaz gain langile bat gaixotu edo makina batekin min hartzen bazuen eta ez bazuen lanera joaterik, ez zuen kobratzen.
          Familia osoak lan egin behar izaten zuen, soldatak oso txikiak ziren eta. Gizonek astean 17 – 30 pezeta kobratzen zituzten; emakumeek, 15; eta umeek, 10 urtetik aurrera, 9. Gauza horiei guztiei gehitu behar zaie kontrola. Apaizak, maisuak, mojek eta enpresa zuzendariak beren kontrolpean zeukaten populazio osoa, eta oso zaila zen ideia berriak izatea edo ezarritako ohituretatik urruntzea.
                     Iruteko eta irakitzeko makinak                                 Ehungailuak
          Jende asko dago kolonia-sistemaren kontra, beste batzuk alde. Eztabaidak irekita jarraitzen du: langileen esplotazio-metodoa izan ziren koloniak, edo aurrerapauso garrantzitsua paradisu sozialen bilaketan?
          XX. mendearen bigarren erdian (1970 – 1999) ehun-kolonia gehienak bere jarduera utzi zuten, baina batzuk bizirik eta sozialki eraginkor daude gaur egun.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada