Miquel Martí i Pol |
Azkeneko sarreraren harira, oraingo sarrera honetan XX. mendeko Kataluniako olerkari ospetsuenetako bat izan zena, Miquel Martí i Pol (Roda de Ter, Osona, 1929 – Vic, 2003), aurkeztu nahi dut.
Hamalau urte zituenean ehungintzan hasi zen lanean Miquel eta, hamasei urterekin, gaztelaniaz idazten zituen poemak; hala ere, hemeretzirekin dagoeneko katalanez idazten zituen. Adin horretan tuberkulosia pairatu zuen, eta asko irakurtzeko aprobetxatu zuen aukera. Orduan erabaki zuen idazketari ekitea. 1970 urtean esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten, eta, hiru urte geroago, lantegiko lana utzi behar izan zuen.
Liburuaren azala |
Bere jarduera luzea da, eta hizkuntza askotara itzuli da. 1954 urtean lehenengo poema-liburua argitaratu zuen, eta berrogei libururen bat gehiago argitaratu zuten hil arte.
Abeslari batzuek (Maria del Mar Bonet eta Lluís Llach haien artean) musika jarri zieten beren poemetako batzuei. Hain zuzen ere 1993an Llach-ekin elkarrekin lan egiten hasi zen, eta lau disko izan ziren lankidetzaren fruitua: Un pont de mar blava, Rar, Verges i Temps de revoltes (Itsas urdinezko zubi bat, Arraroa, Verges eta Iraultzen garaia).
Hasieran poemek errealitate soziala islatzen dute: herria, lantegia eta inguratzen duen jendea, bere jendea. Gero errealitatearen deskribapenetik sentimendu mota guztiak adieraztera pasatu zen egoera pertsonalaren arabera.
Benetako lantegia |
Nik “La fàbrica” (Lantegia) poema-bildumako (1969 – 1970 idatziak), bat hautatu dut itzultzeko: Elionor. Poema horretan kontatzen digu nola lantegian hasten den lanean neskatxa bat, nola urteak doazkion eta nola egoera berean biziko den bere alaba.
L'Elionor Elionor
L'Elionor tenia Elionorrek hamalau urte eta hiru ordu
catorze anys i tres hores zeuzkan
quan es va posar a treballar. lan egiten hasi zenean.
Aquestes coses queden Gauza hauek betirako odolean erregistratuak
enregistrades a a sang per sempre. gelditzen dira.
Duia trenes encara Txirikordak zeramatzan oraindik
i deia: "sí, senyor" i "bones tardes". eta zioen: "bai, jauna" eta "arratsaldeon".
La gent se l'estimava, Jendak maite zuen,
l'Elionor, tan tendra, Elionor, hain samurra,
i ella cantava mentre eta berak kantatzen zuen
feia córrer l'escombra. ekortzen zuen bitartean.
Els anys, prò, a dins la fàbrica Urteak, ordea, lantegiaren barruan
es dilueixen en l'opaca urtzen dira
grisor de les finestres, leihoen gris arrean,
i al cap de poc l'Elionor no hauria eta luze gabe Elionorrek ez zuen
sabut dir d'on li venien esaten jakingo nondik zetorkion
les ganes de plorar negar egiteko gogoa
ni aquella irreprimible ezta bakardade-sentsazio
sensació de solitud. eutsiezin hura ere.
Les dones deien que el que li passava Emakumeek esaten zioten gertatzen zitzaiona
era que es feia gran i que aquells mals heldu bihurtzen ari zela, eta min haiek
es curaven casant-se i tenint criatures. osatzen zirela ezkondu eta umeak izatean.
L'Elionor, d'acord amb la molt sàvia Emakumeen zentzuzko aurresanaren
predicció de les dones, arabera, hazi, ezkondu
va créixer, es va casar i va tenir fills. eta umeak izan zituen Elionorrek.
El gran, que era una noia, Neska zen zaharrena,
feia tot just tres hores duela hiru ordu eskas
que havia complert els catorze anys hamalau bete zituelarik
quan es va posar a treballar. hasi zenean lanean.
Encara duia trenes Txirikordak zeramatzan oraindik
i deia: "sí, senyor" i "bones tardes". eta zioen: "bai, jauna" et "arratsaldeon".
Miquel Martí i Pol
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada