2016/02/06

NEUS CATALÀ I PALLEJÀ

Zergatik idazten dut Neus Catalari buruz? Ravensbrückeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zen bizidun bakarra delako; iaz 100 urte bete zituelako; eta hil baino lehen zuek ezagutzea gustatuko litzaidakeelako.

Baina, nor da Neus Català? Neus Català Priorateko herri txiki batean, Els Guiamets, jaio zen 1915ko urriaren 6an. Erizain izan nahi zuen, baina lehenengo kurtsoa bukatu ondoren Gerra Zibilaren leherketak moztu zuen bere asmoa. Herrian geratu zen, eta PSUC-eko (Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuta) gazteei lagundu zien, baita herriko Udalari ere, gerra antolatzeko.

Berak ez zuen gerra nahi. Hala ere, uste izan zuen sartu behar zuela Errepublika defendatzeko. Herrian lana bukatuta, Bartzelonara joan zen. Han Udalean egin zuen lan, eta horrekin batera ikasketak bukatu zituen. Erizaina izateagatik eta bere antolaketa-gaitasunarengatik gerrako zurtzentzat kolonia batean lan egiten hasi zen. 1939. urtean muga igaro zuen 180 umezurtzekin.

Frantzian ezkondu zen, eta senarrarekin Frantziako erresistentzian hartu zuten parte. Beren etxean errefuxiatu politikoak  ezkutatu zituzten , eta dokumentazioa, mezuak eta armak jaso eta bidaltzen zituzten. 1943. urtean naziek atxilotu zituzten salaketa baten ondorioz, eta Limogesera preso eraman zituen. !944an Neus Ravensbrükera deportatu zuten. Han beste emakume batzuekin munizio eta makina ugari erabilezin bihurtzea lortu zuen. Askatua izan ondoren, Frantziara itzuli zen. Handik frankismoaren aurkako borrokan jarraitu zuen, eta, “Amical de Ravensbrük” sortu zenean, lehendakaria izan zen Neus.

Franco hil ondoren, 1976an, Kataluniara itzuli zen. Bueltatu zenetik PCC (Kataluniako Alderdi Komunista) eta EUiA-ko (Ezker Batua eta Alternatiba) militantea da.

Kataluniako Generalitatek Sant Jordi Gurutzearekin golardatu zuen 2005ean; 2006an Urteko Katalan izendatu zuten;  2014. urtean Bartzelonako Udalak Merezimendu Zibilaren Urrezko Domina eman zion; eta 2015ean Kataluniako Generalitateren Urrezko Domina jaso zuen.


Iaz Katalunian Neus Catalaren urtea izan zen. Ekitaldi asko antolatu ziren Neusen ohoretan, baina berari ez ezik, gerraren ondorioak pairatutakoei, diktadura frankista biziki nozitutakoei eta kontzentrazio-esparruetatik pasatutako guztiei ere bai.
Gaur egun bere jaioterriko egoitzan bizi da Neus.

Esteka batzuk jarri ditut orri honetan: hitzaldi bat eta bi elkarrizketa aurkituko duzue. Nahiz eta batzuk katalanaz hitz egin, uste dut ondo uler dezakezuela.

http://www.amicalravensbruck.org/reportaje.asp?id_rep=128

http://rtve.es/v/1535393

http://rtve.es/v/3259171


Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada