2015/06/08

ZISTERREN IBILBIDEA (Hirugarren eta azken etapa)

          Hirugarren etapa honetan Pobleteko Santa Mariaren Errege Monasterioa aipatzen da.  XII. mendearen hasieran eraikin zuten, eta sortu zenetik monako zistertarrak bizi izan dira han, eta horri esker, eta Katalunia-Aragoiko Koroarekin izandako loturari esker, ospetsu bihurtu da urteetan zehar. Hain zuzen ere, hainbesteko itzal izateagatik bisitatuko dugun azkena izango da.
Iturri Nagusia
          Orduan, nondik hasiko dugu etapa? Lehenengo herria La Espluga de Francolí izango da. Herri honen izena, latineko espeluncatik dator, eta haitzulo esan nahi du.
Kobazulo-museoa
           1853 urtean Font Major (Iturri Nagusia) kobazuloa aurkitu zuten. Oso handia da (guztira 3’6 Kmko meazuloa), eta barrutik lurpeko ibaia igarotzen da, zeina iturriaren bidez kanpora irteten den. Iturri hori Francolí ibaiaren iturburutzat hartzen da.  Han, kobazuloan, prehistoriak hartu gaitu, zeren aurkitu ziren aztarna arkeologikoek gizakiaren presentzia frogatzen dute. Koba hori bisita daiteke, baita beste bat ere. Bisita oso interesgarria da, eta, gainera, gidatua.
Ausartzen zarete?
          Abenturazale bazarete ibilbide espeleologikoa ere egin daiteke. Neopreno jantzia, kasko eta karburo argiarekin lurpeko ibaian gora joan daiteke.
Ardotegiko parte bat
          Abentura gustatzen ez bazaizue, Nekazaritza Bizitzaren Museora eta Ardotegi Modernistara joan ahal zarete eta bertako ardo dastatu. Ez dugu ahaztu behar ardo-lurrean gaudela.

Montblnaceko harresiak
          Jarraitzeko Conca de Barberà-ko hiriburua den Montblanc-era joango gara. Erdi Aroko hiribildu harresitua da Montblanc.
Sant Jordi Portalea
          Harresiak 1500 metroko luzera dauka. Garai hartan 34 dorre zituen, zeinetatik 17 zutik dauden oraindik eta bi portale zahar (lehenago 4). Haietako bat Sant Jordi Portalea (gero azalduko dizuet zergatik duen izen hori).

Judutegiko kalea
Santa Maria eliza
          Esparru harresituaz gain, azpimarratu behar da Santa Maria Nagusiaren eliza. Eliza hau Mendiko Katedrala izenaz ezagutzen da. Estilo gotikokoa 1352 urtean hasi ziren eraikitzen, baina bukatu gabe geratu zen izurri beltzaren ondorioz. XVII. mendean fatxada berreraiki zuten estilo barrokoan. Herriko alde zaharrean judutegia eta jauretxe asko ere ikus daitezke.
          Zein da Montblancen eta Sant Jordiren arteko harremana? Dirudienez, Sant Jordiren elezaharrak kontatzen duena Montblancen gertatu zen.
          Etnologo eta folklorista katalana Joan Amadesen arabera, Sant Jordiren eta herensugearen arteko borroka Montblanceko harresien aurrean gertatu zen. Hiru arrazoi ematen ditu horretarako. Lehenengoa da Sant Jordi portalearen izena; bigarrena da Kataluniako Printzerriaren zazpigarren herririk handiena Montblanc zela garai hartan; eta, hirugarrena. lau Gorte Nagusi egin zituztela han.

Erdi Aroko jaiak

          Kondaira egia den edo ez, urtero, apirilaren 23an Erdi Aroko astea  antolatzen da Montblancen. Oso jai bereziak dira, eta parte hartzea merezi du.

          Eta azkenean Poblet monasterioa!.
Pobleteko ikuspegi orokorra
          Zenobia Vimbodi-tik 4 kilometrora dago, eta iristeko Pobleteko basoa zeharkatu behar da. Oso paraje natural polita da baso hori.
Pobleteko elizaren barnealdea
Errege hilobiak
          Monasterioa 1150 urtean sortu zen, eta hasieratik ikur sinbolikoa  izan da. Pere el Ceremoniós (Peru Zeremoniatsua) erregea eta XIV. eta XV. mendeetako Katalunia-Aragoiko Koroaren errege-panteoi bihurtu zen.
 Peru Zeremoniatsuaz gain Jaume I. Konkistatzailea, Ferran d’Antequera (Antequerako Fernando), Alfons el Magnànim (Alfontso Eskuzabala) haien emazteak, seme-alabak eta senide asko daude lurperatu han.

          Osperik handieneko garaian Poblet izan zen botere feudal handi bat; halaber garaiko kultura gunerik  garrantzitsuena. Eta gaur egun izaten jarraitzen du.
Liburutegia
          Historia luzea da, eta zaila laburtzeko. Joan zaitezte, azalpena entzun eta gozatu

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada