2015/06/25

DALÍ MUSEOA

             Pasa den astean Centelleseko Helduentzako Unibertsitateko ikasleak Figueresera joan ginen Dalí Museora bisitatzera. Ziurrenik, zuetako batzuek jada ezagutzen duzue. Hala ere, agian atzerritarrek gehiago ezagutzen dute bertakoek baino.

          Museoaren izena da Teatro Museo Dalí (Dalí ANTZOKI-MUSEOA), zeren Figuereseko udaleko antzinako antzokian dago kokatua. Eraikina oso ezaguna da, batik bat haren kupula geodesiakoarengatik, teilatua apaintzen duten hamaika arrautzagatik eta arrautzen arteko gizaki-forma estilizatuengatik. Eraikin honetan dago Daliren lan piktorikoa, eta ondoko beste eraikin batean bitxien erakusketa. Azken horretan hasi genuen bisita. Lehenengo aldia izan zen niretzat.

          Bitxiak benetako artelanak dira. Ez dira bitxiak zintzilik eramateko, eskulturak bezalakoak dira eta. Haietako asko aurrez egindako marrazkia ondoan erakusten dira, eta, marrazkia bitxia bezain ederra da. Harrigarria da benetan Dalik egiten duen “perlazko hortzak eta errubizko ezpainak” esamoldearen interpretazioa.

          Bitxiak ikusi ondoren, museo nagusira joan ginen. Duela urte asko ni hara joan nintzen neure kabuz, baina desberdina da bisita gidatua egitea. Oso museo handia da, eta ezinezkoa da obra guztiak ikustea. Horregatik, garrantzitsua da gidari batekin joatea.
Gidariak lanik adierazgarrienak ikustera eramaten zaitu; eta, gainera, ezaugarriak, garaia eta margotzen zuenean artista zein egoeratan zen azaltzen dizu. 



 Lincoln presidentea edo Gala?


           Dali margolari bikaina izan zen. Bitxia, histrionikoa, konplexua, hori bai, baina aparta. Jende askori ez zaio gustatzen, eta haren obrak txingoteak direla esaten dute. Egia da margolan batzuk zailak direla ulertzen; horietan Dalík  bere buruaren konplexutasuna  erakusten du. Sinbolismoz beteta daude, eta, agian, ez gara ulertzen saiatzen, gustatzen zaigu edo ez.
           Hala ere, horiekin batera beste batzuk daude ulerterrazak dire direla: erretratuak, batez ere bere emazteaz, Noia a la finestra (Neska lehioan), Noia de Figueres (Figuereseko neska) edo La cistella de pa (Ogiaren saskia) besteak beste.

                    Denbora baduzue, Daliren zirkuitu osoa egin. Hau da: Dalí Etxe Museoa Cadaques-en eta Púbol-eko gaztelua. Lehenengoan Dali bizi izan zen eta lan egin zuen 1930. urtetik emaztea hil arte, 1982. urtean. Gero Púboleko gaztelura aldatu zen nahiz eta haren bizitzaren azken urteetan Figuereseko Museoaren ondoan dagoen Galatea Dorrean bizi izan zen hil arte. Museoan bertan lurperaturik dago.
          Laburbilduz, joatea gomendatzen dizuet, eta, posible bada, behin baino gehiago. Aldi bakoitzean zerbait berria aurkituko duzue, ziur!

            Joan nahi baduzue, esteka ireki, eta bisita birtuala, sarrera erosi eta argibide gehiago lortuko duzue.
www.salvador-dali.org/museus/teatre-museu-dali/es_index/

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada