2013/01/11

BOILUR-AZOKA

          Joan den abenduaren 22 eta 23an Centellesen (nire herria) boilur-azoka egin zen.

          Aspalditik ezagutzen da boilurra.  I. menderako K.o. Apicik sartu zituen lehenengo errezetak De Re Coquinaria liburuan. Erdi Aroan boilurra erabiltzeari utzi zioten ahalmen kaltegarriak leporatu zizkioten eta. Hala ere garai hura bukatu ondoren, berriro erabili zituzten sukaldaritzan eta zientifikoki ikertzen hasi ziren.

        Nire eskualdean frogak daude 1675 urtetik boilurrak bildu zirela, eta Bartzelonara bidaltzen zituzten Kataluniako Erregeordearen etxera.

        XIX. mendearen hasieran Centelleseko gizon bat izan zen boilurren lehenengo tratulari modernoa. Ekintza horrekin eta errepidearen eta trenaren etorrerarekin boilurraren negozioa gero eta emankorragoa eta zabalagoa izan zen. Arlo horretan Centellesek kokapen nagusia izan zuen, eta XIX. mendearen bukaeran bere azokan Estatu guztiarentzat boilurraren erreferentzia-prezioa finkatzen zen.

Baina, zer da boilurra? Lurpean bizi den onddoa da boilurra. Arteekin eta haritzekin lotuta dago baita gaztainondoekin eta intxaurrondoekin ere. Bere itxura irregularra da, baina gutxi gorabehera biribila, patata baten antzekoa; azal latza eta kolore iluna dauzka. Tamaina intxaur baten eta patata baten artekoa izan ohi da. Espezie asko daude, baina preziatuenak dira beltzak edo Perigordekoa eta zuria. Azken hori garestiena da. Udako boilurra ere badago. Kalitate ona dauka, baina ez da hain preziatua.
 
          Urtero, Centelleseko azokan, erakunde batek eta eskualde batek hartzen dute parte gonbidatu moduan. Aurten erakundea Metautengo Boilur-museoa izan da. Museoak bideo bat aurkeztu zuen. Bideoan azaltzen zuten nola bilatzen den boilurra eta txakurraren eginkizuna bilaketa horretan. Eskualdea Aragoi izan da eta eskualde horren izenean Sarrionek (Teruel) eta Oskak postu bana jarri zuten.

  Boilurrez gain beste produktu batzuk erosi ahal izan genituen azokan: artzain-gaztak, bai ahuntz-gazta, bai ardi-gazta; boilurrekin egindako artisau-hestebeteak, etxean egindako garagardoa eta zenbait onddo-mota ere bai, freskoak nahiz lehorrak.
          Azokarekin batera ekintza osagarriak antolatu zituzten: boilur-dastatze, sukaldaritza-ikastaroak … Eta jatetxe eta taberna guztiek plater bereziak prestatu zituzten boilurraren aitzakiarekin.
          Asteburu ona izan zen, benetan!

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada