2012/11/28

BARTZELONA KATALUNIAKO HIRIBURUA (jarraipena)

          XVIII. mendearen amaiera eta XIX.aren  hasiera bitartean, Bartzelonaren susperraldi ekonomikoa hasi zen. Susperraldi horri esker zenbait azpiegitura-lan egin ziren.


          1854an Bartzelonako harresiak eraitsi zituzten, eta, horrekin batera inguruko herri txiki batzuk hiriarekin batu ziren Bartzelona Handia osatzeko. Horren ondorioz, urte gutxi geroago Eixample (zabalgune) auzoa eraikitzen hasi ziren.

 
Eixampleko airekiko ikuspegia
          Garai hartan industria-garapena oso handia zen, eta etxe bereziak egin zituen goi-burgesiak. Baina ez etxebizitza bakarrik, baita merkatuak, ikastetxeak, eta abar ere.

 
          Zoragarria da Eixample Auzoan zehar paseatzea eta eraikin horiek aurkitzea. Batzuk oso ospetsuak dira, baina askoz gehiago daude haiek bezain politak.
 
          Hala ere, Bartzelona, beste hiri batzuk bezala, gertaera handien antolaketarekin hazi da. Lehenengoa 1888ko Mundu Osoaren Erakusketa izan zen. Orduan Zitadela Parkea urbanizatu zuten, baita Bartzelonetako eta Itsasertzeko auzoak ere; Colonen monumentua eraiki zuten, Borneko merkatua zabaldu zuten, eta beste eraikuntza-lan garrantzitsu batzuk egin zituzten. Gainera, argiztapen elektrikoa jarri zuten kale nagusi batzuetan eta azoka-barrutian.

          Bigarrena, 1929an ospatu zen Nazioarteko Erakusketa izan zen. Lehenengoak bezala, erakusketa honek ondorio handiak eragin zituen Bartzelonan. Montjuïc mendian ez ezik, hiri osoan ere bai; kale eta enparantza asko urbanizatu zituzten, Frantziako tren-geltokia martxan jarri zuten eta tranbia elektrifikatu zuten. Erakusketa-eremuan jauregi asko eraikin ziren, nazio bakoitzak bere tokia zeukan. Jauregi horietako batzuk oraindik mantentzen dira, adibidez Jauregia Nazional, gaur egun Kataluniako Artearen Nazio-museoa (MNAC) da.

 Beste eraikuntza batzuk ere egin zituzten: Greziako Antzokia, Estadio Olinpikoa eta Espainiako Herria, guztiak Montjuïc-en daude.
 
 
          Azpiegitura hauek guztiek lan eskaintza handia ekarri zuten, eta Bartzelonara jende asko heldu zen Espainiako leku guztietatik. Horren ondorioz hiru langile-auzo sortu ziren, Montjuïc-en bertan bat eta beste biak Besós ibaitik gertu.
 

Langile-auzotako bat

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada