2017/05/12

ENRIC GRANADOS CAMPIÑA



Enric Granados i Campiña (Lleida 1867 – Mantxako Kanala 1916)

Jende gutxik daki Granados katalana zela, nahiz eta aita kubatarra zen eta ama kantabriarra. Aita militarra zelako Lleidara bidali zuten, eta han jaio zen Enric. Hiru urte zituenean familia aldatu zen Santa Cruz Tenerifekora, baina handik bi urtera itzuli ziren, eta Bartzelonara joan ziren bizitzera.

Militar banda zuzendaria zen kapitain batek sartu zuen Granados musika munduan. Hala ere, Bartzelonako La Mercè-ko eskolanian hasi zen musika eta piano ikasten 1878 eta 1882 urteen bitartean. Geroago, garai hartako piano irakasle onena zen Joan Baptista Pujolekin, hobekuntza-ikasketak egin zituen. 1883 urtetik aurrera konposizioa eta harmonia ikasi zuen. Ikasgai hauen irakaslea Espainiako musika tradizionzlaren zalea izan zen, eta horrek eragin handia izan zuen Granadosengan.

Aitaren heriotzak Granadosen bizitza aldatu zuen. Bat-batean familia buru bihurtu zen, eta hasi zen lanean piano-jotzaile kafetegi batean. Horrekin batera Eduardo Conderen seme-alabentzako piano eskolak emateari ekin zion. Aldi berean, lehenengo kontzertua burutu zuen Bartzelonako Ateneoan 1886 urtean.

Conderen laguntzari esker Parisera joan zen 1887 urtean. Ezin izan zen kontserbatoriora sartu gaixotasun baten erruagatik, eta Bériotekin ikasi zuen. Parisen Albenizekin eta beste musikari batzuekin topo egin zuen. Bartzelonara itzultzean piano kontzertu arrakastatsu asko eman zituen. Bere sonak Europara eraman zuen, eta garai hartako musikari ospetsu batzuekin lan egiteko aukera izan zuen.


1892 urtean Amparo Gal-ekin ezkondu zen. Bikoteak 6 seme-alaba izan zituen.

Lan finkorik ez zeukanez, Bartzelonako Udaleko Musika Eskolara sartzen saiatu zen, eta, geroago, Madrilgo  Musika eta Deklamazio Eskola Nazionalera, baina hainbatziorengatik ez zuen lortu. Hala ere, kontzertuetan arrakasta handia lortzen jarraitu zuen Granadosek. XIX. mendeko 90eko hamarkadan piano-jotzaile moduan heldutasunera iritsi zen. Urte horietan zehar eskola partikularrak ematen jarraitu zuen baita Bartzelonako Elkarte Filarmonikoaren Akademian ere.


Dena den, 1901ean Granados Akademia sortu zuen. Granadosen arabera piano-interpretazioan  harreman estua daukate teknika menderatzeak eta artistaren ibilbideak. Horregatik kasleek astean
ordubete eskaintzen ziten teknikari eta beste hainbeste interprteazioari eskaintzen zioten. Gainera, metodo berezkoa garatu zuen pianoren pedala erabiltzeko. 



Musikari ospetsu izango ziren ikasle asko izan zituen Granadosen Akademiak, haien artean Alicia de Larrocha, piano-jotzailea, eta Conxita Badia, abeslaria, adibidez. Granadosen obra oparoa da. Musika-eremu batzuetarako konposatu zuen; batez ere pianorako; baina orkestrarako, ganbera-musikarako etaahots-musikarako ere bai. Obra lirikoak ere sortu zituen.

Lluís Millet, Amadeu Vives eta Francesc Pujolekin batera Orfeó Catalaren musika-jarduera sustatu zuen Granadosek. Orfeoi patronoa izan zen; irakaskuntza batzordean hartu zuen parte eta Kataluniako Musika-festa Lehiaketan epaimahaikidea izan zen. Horretaz gain obra gehienak Palau de la Música Catalana-n estreinatu zuen. Adibidez: El cant de les estrelles, Azulejos, Goyescas, …

Hain zuzen ere, Goyari eta haren garaiari ziren miresmenaren emaitza da Goyescas suitea. Obra horrekin mundu osoan ospea lortu zuen Pariseko Pleyel Aretoan kontzertuaren ondoren 1914an. Hainbesteko arrakasta izan zuen opera bihurtzea pentsatu zuen,  eta Fernando Periqueten testua erabili zuen horretarako.. Bartzelonan estreinatu nahi izan zuen 1914-15 denboraldian, baina ez zen posible izan  ezta Parisen ere Gerra Handiaren erruagatik. Hala ere, New Yorkeko Metropolitan Opera Housek 1916-17 denboraldirako programatu zuen. 1916ko urtarrilaren 26an estreinatu zuten, eta izugarrizko arrakasta izan zuen.


Amerikatik itzultzean Ingalaterratik pasatu behar izan zuten, eta handik Frantziara itsasontziz. Zoritxarrez, itsasontziari torpedoz eraso zioten Alemaniako urpekontzi batetik Mantxako Kanalean. Han hil ziren Granados eta bere emaztea1916ko martxoaren 24an.


Enric Granados i Campiña jaio zela 150. urteurrena ospatzen da aurten.

Hemen daude Granadosen obraren erakurgarri batzuk. 

















Eta orain lan bera orkestrak jo du



Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada